Ekonomia

Alemaniako BPG jaitsi egin da azken hiruhilekoan, bigarren aldiz jarraian

Horrenbestez, atzeraldian sartu da hainbat adituk erabiltzen dituzten parametroen arabera. Esportazioen zein barne kontsumoaren murrizketak eragin du BPGren jaitsiera. Alemaniaren atzeraldiak Europan izan dezakeen eraginak kezka sortu du.

2008ko azaroaren 13a
10:28
Entzun
Alemaniako BPG Barne Produktu Gordina %0,5 jaitsi da urteko hirugarren hiruhilekoan. Hala jakinarazi du gaur Estatistika Bulego Federalak, eta batik bat, udako hilabeteetako jardueraren moteltzeak eragin duela datu txar hori agertu du.

Urteko bigarren hiruhilekoan ere jaitsi egin zen Alemaniako BPG; %0,4koa izan zen orduko jaitsiera. Beraz, azken bi hiruhilekoetan murriztu da Alemaniako barne produktua, eta hainbat ekonomilarik erabiltzen dituzten parametroen arabera atzeraldian sartu da. Bi hiruhilekotan segidan jaitsiz gero ekonomia bat atzeraldian dela irizten diote hainbat adituk.

Ekonomia beherantza eramaten duten faktoreei dagokionez, esportazioaren jaitsiera zein barne kontsumoarena aipatu dituzte Estatistika Bulegoko buruek.

Europako ekonomia handienetakoa da Alemaniakoa, eta hango datu txarrek kezka eragin dute kontinentean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.