Alemaniako BPG Barne Produktu Gordina bere horretan gelditu da 2009ko azken hiruhilekoan, eta, horrenbestez, Europako ekonomia handienaren hazkundea geratu egin da. Iazko lehen hiruhilekoan %0,4 hazi zen Alemaniako BPG, eta uztailetik irailera bitartekoan %0,7. Adituek %0,3ko hazkundea espero zuten azken hiruhilekorako.
Hori dela eta, Alemania atzeralditik atera zela iragarri zen. Esportazioei esker gertatu zen hazkundea, eta azken hiruhilekoan ere esportazioak izan dira Alemaniako ekonomiako faktore posibitibo bakarra, inportazioek, inbertsioek eta kontsumoak atzera egin baitute.
Aldiz, denbora epe berean Frantziako ekonomiak %0,6ko hazkundea izan du, eta goranzko joera hirugarren aldiz jarraian. Izan ere, hirugarren hiruhilekoan %0,2ko hazkundea izan zuen eta %0,3koa bigarrenean. Iazko lehen hiru hilabeteetan, berriz, %1,2 jaitsi zen Frantziako BPG.
Ekonomia
Alemaniako ekonomiaren hazkundea geratu egin da
2009ko azken hiruhilekoko datuak uste zena baino okerragoak izan dira Europako ekonomia handienean. Aldiz, Frantziak %0,6ko hazkundea izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu