EkoNOMIA

Alemaniako Gobernuak bankuak nazionalizatzeko proiektua onartu du

Krisiari aurre egin nahian bigarren erreskate plana aurkeztu du Merkel kantziller kontserbadorearen exekutiboak, eta lehen neurri gisa prest dago bankuen zorra bere egiteko bermea bost urtez eskaintzeko.

2009ko otsailaren 18a
19:23
Entzun
Krisi ekonomikoa dela-eta finantza arazoekin dabiltzan bankuak nazionalizatzeko proiektua onartu du gaur Alemaniako Gobernuak.

Krisiari aurre egin asmoz bigarren erreskate plana aurkeztu du, eta egoera ekonomiko txarrean diren bankuen zorra bere egiteko bermea bost urtez eskaintzeko prest dago exekutiboa -hasiera batean hiru urteko epea eskaini nahi zuen-.

Hala ere, egoera ez balitz hobetuko, bankuak nazionalizatzea litzateke gobernuak hartuko lukeen azkeneko neurria, salbuespen gisa.

Angela Merkel CDU alderdi kontserbadoreko kidea da Alemaniako kantzilerra. CDUk Bavariako adar CSUrekin eta SDP alderdi sozialdemokratarekin osatzen du koalizio gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.