Alemaniari esker, euroguneak ihes egin dio atzeraldiari

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Aurreikuspenen baikorrenetan ere ageri ez zen hazkundea izan du Alemaniak aurtengo lehen hiruhilekoan: %0,5 egin du gora barne produktu gordinak. Datu horri esker, atzeraldian ez sartzea lortu du herrialdeak, eta, datu horri esker, atzeraldiari ihes egitea lortu du euroguneak ere. BPGaren %27ko ekarpena Alemaniak egiten du, eta %0,5eko gorakada aski izan da euroa partekatzen den eremuko hazkundea hutsean mantentzeko. Bi hiruhilekotan jarraian behera egiten duenean esaten da ekonomia bat atzeraldian sartu dela, eta euroguneak bazuen horretarako arriskua, iazko azken hiruhilekoan %0,3ko atzeraldia izan zuelako. Dena den, hiru herrialdetik bat atzeraldian da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.