Jon Kirru LABeko metaleko ordezkariak jakinarazi duenez, batzarra arratsaldeko ordu bietan hasi da. Adierazi du Alfako egoera orain arte ez dela “batere erakargarria” eta sutearen ondoren egoerak okerrera egingo duen “beldur” dela.
Kirruren iritziz, enpresak “egoera txarra langileei egotz” diezaieke. Sutea argizaria berreskuratzen den sailean hasi zenez, “ekoizpen prozesua eten” daitekeela aipatu du. Horrek enpresan lan gutxiago egotea eragingo luke, baina, aurretik, zuzendaritzak “langileak kaleratzeko stock-a” egina duela ziurtatu du.