Gamesak bertan behera utzi nahi du Altsasuko lantegian (Nafarroa) egiten duen produkzioa, eta kaleratu egin nahi ditu 150 langile. Ixteko erabakia arrazoitzeko, Gamesak argudiatu du Altsasuko egoitzan egiten duten G52-0,850 MW turbinaren eskariak izugarri apaldu direla krisiaren eraginez, eta gaur egun batere eskaririk ez duela salgaiak. Gainera, enpresak dio ezin duela Altsasuko lantegira beste lan motarik eraman, egoitzaren mugak direla eta.
Lan erregulazio espedientea aurkeztuko du Gamesak Lan Zuzendaritzaren aurrean. Horren bidez kaleratu nahi ditu 150 langileak.
Itxiera iragarri duen egun berean iragarri du Gamesak 114,7 milioi euroko irabaziak izan zituela iaz. Enpresaren arabera, 2008an baino %64,2 gutxiago da irabazia.
EKONOMIA
Altsasuko lantegia itxi, eta 150 langile bota nahi ditu Gamesak
Altsasun egiten duten turbinak batere eskaririk ez duela eta, lantegiko produkzioa bertan behera utzi nahi du enpresak, lan erregulazio bidez. Gaur bertan, 115 milioi euroko irabaziak izan dituela jakinarazi du Gamesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu