284 egun greban egon ondotik, udaletxean itxialdia egitea erabaki zuten, hala, erakundeen esku hartzea bultza zezaketelakoan.
Eusko Jaurlaritza enpresaren itxiera bultzatzen ari zen susmoa zuten beharginek: "Jaurlaritzak egin berri duen txosten batean zioen behar adina arrazoi badaudela enpresak ixteko, langileak Soria edo Extremadurara bidaltzeko, edo batzuk kaleratzeko". Horregatik, Jaurlaritzaren jarduna "arduragabea" zela salatu zuten Incoesako langileek iazko urte amaieran.