Amaiur, aberastasuna banatzeko politiken alde
MADRIL. Sabino Cuadra Espainiako Kongresuko Amaiurreko diputatua aberastasuna eta errentak banatzeko politiken alde agertu da. Horien artean, zerga iruzurraren gaia «serio» hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta «zama» hori kentzeko behar diren neurriak zehazteko. Cuadrak adierazi du espekulaziorako ateak zabalik dauden bitartean ez dela langabeentzako irtenbiderik egongo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu