lantokiak

Amiantoak 159 langile hil ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Biktimei kalte-ordaina ematearen alde azaldu da Amiantoak Kaltetutakoen Euskadiko Elkartea, eta ohartarazi du kasu batzuetan egoera argitzea zaila dela.

2012ko martxoaren 20a
18:16
Entzun

Amiantoa osasunerako substantzia toxiko kaltegarria dela dakitenetik, horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 159 langile hil dituela adierazi du Nuria Busto Amiantoak Kaltetutakoen Euskadiko Elkarteko kideak. Eusko Legebiltzarra amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko batzordea osatzea aztertzen ari da, eta han hitz egin du Bustok.

Haren arabera, amiantoak kaltetuta diren 1.471 langilek enpresa berean jarraitzen dute beharrean, 1.656k beste lantoki batzuetan eta 2.433 erretiratuta daude. Osalanek emandako datuak direla esan du Bustok.

Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan kalte-ordainak ematen dituztela gogoratu du, dirua admnistrazioa, inplikatutako enpresek eta norbanakoek jarrita, eta EAEn ere eman beharko lituzketela esan du.

Gaineratu du, ordea, enpresa batzuk dagoeneko desagertuta daudela, langile askok lantoki askotan egin izan dutela lan edo langileek gerora ohartu izan direla gaixorik direla, eta, ondorioz, horrek denak gauzak zaildu egiten dituela kalte-ordainak jasotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.