ekonomia

Amiantoak kaltetutako langile bat hil da Amurrion, beharrean ari zela

24 orduko lanuztea egiten ari dira Tubacex taldeko Aceralava lantokian. 58 urte zituen hildakoak.

2012ko apirilaren 4a
18:15
Entzun

Andres Iturburu Narbona 58 urteko langilea bat-batean zendu da bart Amurrion, Aceralava lantokian beharrean ari zela. Ustez bihotzekoak jota hil da, baina CCOO-Euskadik jakinarazi du amiantoak kaltetuta zegoela Iturburu. LABek lan istriputzat jo du heriotza.

Tubacex taldeko enpresako langile batzordeak deituta, 24 orduko lanuztea egiten ari dira. Batzordearen arabera, osasun arriskuak saihesteko neurriei ez die jaramon handirik egiten Tubacexek. "Berdin dio langileon osasunak".

Amiantoak Kaltetutakoen Euskadiko Elkarteak duela bi aste zioen amiantoa osasunerako substantzia toxiko kaltegarria dela dakitenetik, horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 159 langile hil dituela. Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan kalte-ordainak ematen dituztela esan zuen, dirua administrazioak, inplikatutako enpresek eta norbanakoek jarrita, eta EAEn ere eman beharko lituzketela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.