Lan osasuna

Amiantoaren biktimentzako funtsari betoa ezarri dio Espainiako Gobernuak

Eusko Legebiltzarrak aho batez eskatu zuen.

Iker Aranburu.
2016ko urriaren 17a
07:49
Entzun

Espainiako Gobernuak betoa ezarri die oposizioko taldeen eta legebiltzar autonomikoen hamar lege proposameni, aurrekontuetako zuloa 5.000 milioi euroan handituko luketelakoan. Atzera botatakoen artean dago Eusko Legebiltzarraren eskaera bat, Madrilgo gobernuak amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko funtsa sor dezan.

Gasteizko parlamentuak aho batez eskatu zuen funtsa, iragan maiatzean. Epaiak iritsi bitartean amiantoaren biktimek kalte-ordaina jasotzea zen proposamenaren arrazoia.

Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen datuen arabera, 1994-2008 epean mundu osoan 174.300 lagun hil ziren amiantoarekin kontaktua izateagatik hartutako gaixotasunen ondorioz, "horietatik 305 Euskal Herrian". Kopuru hori asko handitu da orduz gero, eta 2023ra arte urtero hildakoen kopurua asko handitzea espero da. Izan ere, amiantoaren hautsa arnastu izanak sortzen dituen gaixotasunak (biriketako edo pleurako minbizia, bereziki) urte batzuetara azalaratzen dira. Amiantoa 2001. urtean debekatu zuten Hego Euskal Herrian eta Espainian, eta 2005. urteaz geroztik Europako Batasun osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.