Ekonomia

Amiantoz hildako lankide bat omendu du CAFeko enpresa batzordeak

Ordubeteko geldialdia egin dute gaur Beasaingo CAFen, joan den hilean amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixoturik hil zen lankidearen omenez. Kalte-ordain funtsa sortzeko administrazioak erakutsi duen jarrera itxia salatu dute. 

CAFeko langilea amiantoaz hildakoen omeneko eskulturaren aurrean aurreskua dantzatzen, 2009ko ekitaldi batean. JON  URBE, ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 3a
11:59
Entzun

Beasaingo CAFeko Emilio Sanchez Ballesteros 67 urteko behargina joan den urtarrilaren 3an hil zen. Amiantoarekin lan egitearen ondorioz, minbizia sortu zitzaion, eta haren ondorioz zendu zen. Sanchezen omenez, lankideek ordubeteko geldialdia egin dute gaur goizean Beasainen, CAFen sarrera nagusian, amiantoaren biktimen omenezko monumentuan.

25 langile hilik

Kontzentrazioan gogoan izan dituzte amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotuta Beasaingo CAFeko lantegian hil diren 25 langileak. Halaber, salatu egin dute auzi honekin lotura duten enpresen jarrera, "gaixo edo hildakoengatik kalte-ordainak eskatzeko oztopoak" jartzen dituztela eta.

Halaber, administrazioaren jarrera ere salatu dute, "kalte-ordain funts baten sorrerari uko egiten diotelako". Esan dute bide hori zabalduz gero biktimek ez luketeela auzitara jo behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.