Gehiengo sindikala. Manifestazioa Madrilen. Analisia

Sinbolikotik haratago

jakes goikoetxea
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Manifestazioaren helburua, bistan da, ez zen Madrilen indar erakustaldi bat egitea. Historikoa izan da, Madrilen egin duten lehena izan delako, baina gehiago du sinbolikotik historikotik baino. Ahalegin neurtua izan da Espainiako zentralismoari aurre egiteko, bai politikoari, bai sindikalari. Biak lotuta baitaude, eta murrizketen bidea eskutik helduta egiten ari baitira. Negoziazio kolektiboaren erreformak, gainera, zentralismoa indar dezake.

Bitxia izan zen. Independentziaren eta borrokaren aldeko oihuak entzun ziren Madrilgo kaleetan eta Lan Ministerioan. Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako eta Kanarietako sindikatuek erreformen kontra protesta egin zuten, murrizketak sindikatuen onespenarekin onartzen dituen Europako herrialde bakarreko hiriburuan.

Txalaparta eta gaita doinuak isildu dira. Txangoa amaitu da. Espainiako Gobernuak murrizketak onartzen jarraituko du, CCOOren eta UGTren lankidetzarekin eta EAJren babesarekin.

Baina gogoratu eta nabarmendu behar da atzo Madrilgo kaleetan exotikoa eta sinbolikoa zena gehiengoa dela Hego Euskal Herrian. Lan harremanen euskal esparruaren alde eta erreformen kontra lan egiteko aukerak badaude. Lan politikoak, oraingoz, muga handiak ditu. Lan sindikalean, ordea, lan asko eta eraginkorra egin daiteke. Madrilen normala dena ulertezina eta onartezina baita Hego Euskal Herriko langileentzat, baita neurriei babes irribarretsua ematen dieten sindikatuetakoentzat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.