Anbulantzien grebak jarraipen handia izan du
DONOSTIA. Anbulantzietako langileek hirugarren greba eguna izan zuten atzokoa, eta, ELA eta LABen arabera, jarraipen handia izan zuen. Lan hitzarmen duina eskatzen dute beharginek, eta akordiorik ezean, ez dute protesta gehiago egiteko ideia baztertzen: enpresak jarrera «harroarekin» jarraitzen baldin badu mobilizazioak egingo dituztela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu