Lan gatazka

Antaliseko 39 langileak datorren astean kaleratu ditzakete

Albizturko beharginek ez dute onartu zuzendaritzaren azken eskaintza, eta kaleratze erregulazioaren kontsulta epea astelehenean agortuko da. Denbora gehiago nahi dute jarduerarekin jarraitzeko proiektu berri bat aztertzeko.

xabier martin
2014ko urtarrilaren 10a
13:46
Entzun

Antaliseko 39 langileek borrokaren hautua egin dute gaur goizean izandako asanblandan. Ezetz esan diote Antalis Envelopes Manufacturing talde frantziar-britaniarrak egin dien azken eskaintzari. Lan egindako urteko 45 eguneko kalte ordainak eskaini ditu paperaren sektoreko multinazionalak, 24 lansariren mugarekin. Kanguro ohieko langileek badakite epaitegien bidetik joan beharko dutela seguruenera, astelehenean bukatzen baita haiek kaleratzeko enpresak abenduan aurkeztutako erregulazio dosierraren kontsulta epea. Epe horrek luzapen bat izan zuen Lan Agintaritzaren esku hartzearekgatik. Baina luzapena bukatu da, eta astelehenetik aurrera kaleratzeak iritsi daiteke. "Presa handia dute hau dena ixteko", esan dio Berria-ri Laida Zubillagak (LAB).

Aste honetan bertan, Gipuzkoako Diputazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batzartu ziren langileak eta zuzendaritza, jarduerarekin jarraitzeko kooperatiba proiektu bideragarri baten inguruan hitz egiteko. Ez zuen berehalako emaitzaik eman, baina langileek ez dute baztertzen proiektua. Denbora eskatzen dute, ordea, astia egoera ondo aztertu eta sor daitekeen enpresa bideragarria litzatekeen jakiteko. Arriskatzea eskatzen ari zaie, inbertitzea, eta hori egin aurretik informazio gehiago nahi dute. Horregatik Tolosaldea Garatzenekin bilera egingo dute datorren astean.

Berandu izango ote da, ordea? Astelehenean kaleratze dosierraren kontsulta epea agortutzat joko da, eta zuzendaritzak enpresa ixteko mehatxua gauzatzeko libre izango da, langileen kaleratzeak komunikatzeko alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.