•Zer neurketa egiten ditu Aztik? Antxoarena, bi urtean behin: Bioman udaberrian eta Juvena udazkenean. Biomanek neurtzen du zenbat antxoa ari diren arrabak jartzen, antxoa helduak; Juvenak, berriz, zenbat antxoa gazte dauden, urtebete baino gutxiago dutenak.
•Noiztik egiten ditu? Bioman, 1987tik, eta Juvena, 2003tik.
•Nola neurtzen dute antxoa gazteen kopurua? Arrantza eginez eta zundaketa akustikoen bidez (ultrasoinuak).
•Zein da Juvenaren garrantzia? Udazkenean zenbat antxoa gazte dauden jakinda, hurrengo urteko udaberrian, arrantza garaian, zenbat heldu egongo diren kalkulatzen dute.
•Zenbateko biomasa dagoela uste dute? 207.000 tonakoa.
•Eta zenbatekoa espero dute 2012ko udaberrian? 75.000 tona ingurukoa.
Antxoa eta Juvena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu