Irudia. Donostia
ANTXOA, ITSASOTIK PLATERERA
Aurtengo antxoaren kanpaina itxura polita hartzen ari da. Euskal arrantzaleek dagoeneko milioi bat kilotik gora lehorreratu dute, eta kiloa batez beste 3,4 euro pagatu diete arrain merkatuan, iaz baino dezente gehiago —2,06 euro—. Donostiako portuan, Kantauriko antxoaren kontsumoa sustatzeko kanpainaren aurkezpenean, Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak adierazi du hori seinale dela antxoa arrantza normaltzen ari dela. Arrantza galarazita egon zen bost urteetan galdutako merkatua berreskuratu beharra nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu