Antxoari buruzko txostena hilaren 23an aurkeztuko da
BRUSELA. Itsasoa Ikertzeko Nazioarteko Kontseiluak (CIEM) hilaren 23an aurkeztuko du antxoaren egoerari buruzko txostena. Normalean, Brusela hark emandako iritzian oinarritzen da azken erabakia hartzeko. Jasotako datuek espeziea ugaldu egin dela esaten badute, ekainaren 30etik aurrera libre izango da Kantauri itsasoan antxoa harrapatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu