•Liechtensteingo kasua. Dirua Liechtensteingo bankuetan gordea zuten milaka aberatsen iruzur fiskala azaleratu ostean, Angela Merkelen gobernuak 5 milioi euro ordaindu zizkion iturri ezezagun bati informazioaren truke 2008an. 2010ean, Berlinek beste 2,5 milioi euro ordaindu zizkion beste informatzaile bati Suitzako bankuetan dirua gordeta zeukaten iruzurgileen informazioaren truke.
•Saria mezulariari. AEBetako Gobernuak 80,8 milioi euro eman zizkion joan den irailean Bradley Birkenfeld bankari ohiari, bere bankuaren iruzurra salatzeagatik. Suitzako UBS bankuak paradisu fiskaletako kontuetara bidaltzen zuen bezero estatubatuar batzuen dirua, zergak saihesteko.
•Botinen iruzurra. Emilio Botin Santander bankuko presidentearen kontrako auzia artxibatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den apirilean. 200 milioi euroko iruzur fiskala harrapatu zioten Botinen familiari Suitzako bankuetan. 2005etik 2009ra bitarteko zergak kolpean ordaindu zituen, eta iruzurra barkatu zion Madrilek.
Antzeko kasuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu