Eroski eta Fagorren ekarpenak

APDEF elkarteak banakako 200 salaketa jarriko ditu egun gutxi barru bankuen aurka

Araban 50 salaketa, Bizkaian beste 50 eta Gipuzkoan 100 bat prestatzen ari da Finantza Entitateek Kalte Eginikoen Elkartea. 5 milioi euro berreskuratuko direla esan du elkarteko presidenteak.

xabier martin
2014ko maiatzaren 7a
14:02
Entzun

Espainian lehentasunezko ekarpenen aurka egiteko elkartea da APDEF, abokatuek gidatua. Auzitegietan emaitza "oso onak" lortu dituzte bankuen aurkako salaketak jarrita, "beti banakako salaketak"; eta orain Eroski eta Fagorren menpeko ekarpenen auzian sartzea erabaki dute, "produktu berberak direlako", Francescc Garcia elkarteko presidentearen ustez; "aldatzen den gauza bakarra izena da".

APDEF ez da gobernuz kanpoko erakunde bat; hitz horiekin esan du Garciak. "Jarritako salaketen %96 irabazi ditugu. Ehunka jarri ditugu orain arte, eta bakarrik hamar ez dira izan gure alde; eta horiei ere helegitea jarri diegu". Fagor eta Eroskiren ekarpenen erosleen bila dabiltza Euskal Herrian. Dagoeneko 200 "bazkide" lortu ditu elkarteak, aurreko egunetan Gasteizen eta Bilbon egindako batzar informatiboen bidez lortuta; gaur arratsaldean Donostian izago dira "bezero" gehiago lortzeko helburuarekin. "Bost bat milioi euro berreskuratzea espero dugu Banco de Santander, BBVA, La Caixa eta Laboral Kutxaren aurka eginez".

Eroski eta Fagorren aurkako demandarik ez dute sartuko. "Aurrekariek diote bankuek egin dutela iruzurra, informazioa ez emateagatik, eta horri eutsiko diogu, betiere banakako salaketak jarrita". Modu horretan "dena errazagoa" dela dio Francesc Garciak. "Urte eta erdian azken ebazpenak izan ditzakegu, eta gure aldekoak espero ditugu. Donostiako epaitegi batek Eroski eta Fagorren ekarpenen harira Banco Popularren aurka emandako epai baten aurrekaria ikusita, albiste onak espero digutu epe motzera".

Bost euroko kuota

"Kaltetuek" bost euroko kuota pagatzen dute bazkide egiteko, eta ondoren tasak. "Baina euren diru guztia berreskuratzen dute. Guk berriz, epaiketaren kostuak jasotzen digutu". Hori da sistema. Epaia aldekoa izanda ere, kostuak ez baditu ematen epaileak, ordea, salaketa jarri duen "kaltetuak" berreskuratutako diruaren %8 ematen dio elkarteari. "Gure web orrian argi azaltzen dugu dena".

Francesc Garciaren elkarteak ATE Asesores abokatuen bulegoa kontratu du Donostian, Gipuzkoako salaketak jar ditzan. "Espainia osoan kontratatu ditugu abokatuak, eta Euskadin ere dena martxan dugu", esan du. Eroski eta Fagorren menpeko ekarpenen erosleen kopurua ez da ezaguna, baina 40.000 izan daitezkeela diote. "30.000 badira ere, pentsa zenbat diru berreskuratu daiteke, bezero bakoitzak batez beste 10.000 euroko inbertsio badu. Ez dut ulertzen jendea etxean geratzea, ez badute erreklamatzen ez dute euren dirua lortuko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.