Atenas - Berlin ardatzean mugimenduak daude eta apenas berdin sentitzen diren txerritxo ehiztariak: duela astebete porrot arriskua, gainsari hazkorrak eta Greziako dominoak Portugal, Espainia eta Irlanda kutsatuko zituen beldurra zena, erabat aldatu da. Errenta finkoan gainsariak jaisten ari dira, funts espekulatzaileek odolkiak etxeratzeari ekin diote eta, gurea barne hartzen duen Espainiako burtsan ere, irribarreak nagusitu dira. Apenas berdin sentitzen den inor baina, batik bat, bankuen jitea hobetu da gehien: estatu baten porrotak bertako bankuena eraginen luke ia ziur, hortaz Lehman efektua saihestu daiteke Grezian: 3.159 milioiren salerosketarekin, berriz ere Santanderrek (+%3,71) eta BBVAk (+%3,37) eragin dute igoera, Bankinter (+%5,49) ere bultzaka zutela. Iberia eta Telecincoren %4na pasako igoerez gain, Edurnezuri (+%1,62) ere ongi moldatu zen grekera - alemaniera hiztegiarekin; Arcelor (-%7,04) eta Acerinox (-%5,2) ez bezala..
Iberdrolak (+%0,82) Renovables (+%1,72) filialaren bidez Andaluzia eta Espainiako parke eoliko handiena erosi dio Gamesari (-%1,14), Huelvako El Andevalokoa. 244 megawatteko potentzia duen parkea 320 milioian erosi dute Gardokikoek.
Reyal Urbis.Bezperan Colonialen (+%1,19) antzera, Reyal Urbisek (+%6,77) kurrinka latzak egin zituen atzo: higiezin enpresak 400 milioiren zorra kitatuko luke banku eta kutxa hartzekodunekin higiezinen truke baten bidez. Adreilukada.
Apenas berdin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu