ekonomia

Apirilaren 16an osatuko dute langabeziaren mahaia Nafarroako Parlamentuan

Otsailaren 21ean onartu zuten alderdi guztiek mahaia osatzea, langabeziari buruzko saio berezi batean.

2013ko martxoaren 25a
13:42
Entzun

Juan Jose Lizarbe PSNko ordezkariak gaur jakinarazi duenez, Bozeramaileen Batzordeak tramitatu du PSNk mahaia "berehala" osatzeko egindako proposamena.

Lizarbek esan du langabeziaren mahaia "parte hartzearen foro bat" izatea nahi duela, eta, batik bat, "erkidegoak dituen langabezia arazo larriei irtenbidea emateko ekarpenak" egiteko gune bat.

Enrique Martin de Marcos PPNko bozeramaileak baieztatu du mahai horretan parte hartuko dutela, "enplegua sortzeko neurri zehatzak bilatzen dituen edozein ekimen edo erakunderi konfiantza" eman behar zaiola uste duelako.

Joan den otsailaren 21ean Nafarroako Parlamentuan langabeziari buruzko saio berezia egin zuten, eta langabeziaren inguruko mahai bat osatzea onartu zuten orduan alderdi guztiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.