langabezia
Apirilean martxoan baino %4,36 langabe gutxiago zegoen Hego Euskal Herrian
INEMek emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian martxoan baino %4,36 langabe gutxiago zegoen apirilean, hau da, 85.625 lagun. Lurraldeka begiratuz, denetan egin du behera langabeziak, martxotik apirilera, baina joan zen urteko datuekin alderatu ez da gauza bera gertatzen. Iazko apirilean baino langabe gehiago zegoen aurtengoan Nafarroan eta Araban. Nafarroan iaz baino %3,59 langabe gehiago daude, eta Araban, berriz, %1,66.
Generoka aztertuz, emakumezkoetan %3,7 egin du behera langabetuen kopuruak, eta %5,2 gizonezkoetan. Horrenbestez, langabezian daudenen %58,55 emakumezkoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu