Applek 34.000 milioi euro emango dizkie akziodunei
NEW YORK. Applek dibidenduak banatuko ditu akziodunen artean, hamazazpi urtean lehen aldiz. Applek ia 100.000 milioi dolar ditu esku dirutan, eta diru horren zati bat hiru urtean akziodunei banatzea erabaki du: 45.000 milioi dolar (34.000 milioi euro). Bi euro inguru banatuko dizkie hiru hiletik behin, aurtengo uztailetik hasita. Horretaz gain, 7.500 milioi euro erabiliko ditu bere akzioak erosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu