Ekonomia

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako behin-behineko kontratuen %35 astebete baino laburragoa dira

LHKren lan harremanen txostenaren arabera, negoziazio kolektiboa indartzen ari da 2018ko lehen hilabeteetan. Langileen %37k daukate ituna indarrean, eta iraungitakoen zenbatekoa %15era jaitsi da, lan erreforma indarrean jarri zenetik lehen aldiz.

jarraia154398.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko uztailaren 11
07:09
Entzun

Hazkunde ekonomikoaren inguruko datuak behin eta berriro errepikatzen ari dira iturri ezberdinetatik, eta hazten ari dela diote. Lan Harremanen Kontseiluak espero du BPGa aurten %2,8 haziko dela, baina hazkunde horrek ez du lanpostuan behar beste eragin. Balorazio hori egin du Tomas Arrieta LHK-ko presidenteak. 2008an krisia lehertu zenetik, 2013. urtera arte langabeziak gora egin zuen, eta hortik hazkunde ekonomikoarekin batera berreskuratu da lan esparrua. Baina krisia lehertu zenean baino 50.795 lanpostu gutxiago daude egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Langabezia tasa ere etengabe ari da jaisten 2014. urteaz geroztik, eta iaz %11,3an amaitu zuen. “Hori positiboa da, batetik langabezia jaisten ari dela erakusten duelako”, Arrietaren ustez. Baina argiak bere itzala ere badu, eta langabezia tasa jaisten ari bada bi gauzengatik dela esan du: lana duten pertsonak areagotzen ari direlako, baina baita populazio aktiboa jaisten ari delako ere. “Momenturen batean lan merkatuaren beharretarako jende gutxi egoteko arriskua” egongo dela ohartarazi du.

Lan arloko berreskurapenarekin batera, negoziazio kolektibora ere zabaldu da. Izan ere, kontratu mugagabeen kopurua %11,9 hazi zen pasa den urtean, eta behin behinekoak %2,8. Ia 79.000 kontratu mugagabe egin ziren, eta horietatik 25.000 inguru behin-behineko kontratuetatik iritsi ziren. Negoziazio kolektibo suspertzeak eragina izan du horretan, Arrietaren ustez. Hala ere, behin-behineko kontratuak dira gaur gaurkoz lana dutenen artean kontratazio mota ohikoena, eta horien artean %35 zazpi egun baino gutxiagorako egiten diren kontratuak dira. Beste %33tan zehaztu gabeko epea izaten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.