Eustat Euskal Estatitstika Institutuak jakinarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioa, iazko kopuruaren aldean, %4,4 jaitsi dela 2013. urteko lehenengo hiruhilekoan. Aurten 4.779 milioi euro lortu dituzte esportazioaren bitartez. Iaz garai berean, berriz, 4.997 milioi euro.
Gipuzkoa da kopurua gehien jaitsi den lurraldea: %12 inguru. Batez ere, garraioaren materialean eta manufakturan esportazioan jaitsi da, %29,6 eta %16,8 egin du behera, hurrenez hurren. Araban esportazioak %8,4 jaitsi dira. Bizkaian, aldiz, gora egin dute, %6,1 zehazki.
Inportazioek, ordea, gora egin dute; %3,1 igo dira, zehazki 3.895 milioira helduta. Batez ere, energia produktuekin du zerikusia igoerak; hori kontuan izango ez balute, %7,4 jaitsiko litzateke inportazioen kopurua.