Ekonomia

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industria ekoizpena %20,9 jaitsi zen 2009an

Iazko abenduan 2008koan baino %2,7 txikiagoa izan zen. Nolanahi ere, aurreko hilean, azaroan, baino %0,4 handiagoa. Energiaren sektorea da jaitsiera txikiena nozitu duena.

2010eko otsailaren 4a
15:22
Entzun
Eustat Euskal Estatistika Institutuak plazaratutako datuen arabera, EAEko industria ekoizpena %20,9 jaitsi zen iaz. Datuak sektoreka aztertuz gero, Ondasun Ertainen alorra da beherakada handiena izan duena (%25,3). Ekipo Ondasunak kokatzen dira haren atzetik (%25,1), Kontsumorako Ondasunak ondoren (%12,2) eta Energiarek sektorea da jaitsiera txikiena izan duena (%6,5).

Iazko abenduan industria jarduera 2008ko abenduan baino %2,7 txikiagoa izan zen. Hala ere, guztia ez da ezkorra, eta aurreko hilabetetiik, azarotik, %0,4 igo zen.

Probintziaka Arabak izan du jaitsierarik handiena (%23,1), Gipuzkoa kokatzen da ondoren (%20,9) eta Bizkaia da jaitsiera txikienekoa (%19,9).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.