Ardoa

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako produkzioaren %30 nazioartean saltzen da, aurten %7,4 igo ondoren

EAEko upategiek 41 milioi litro ardo esportatu dituzte aurten dagoeneko, Arantza Tapia Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuaren arabera.

Basque Fest ekimenaren barruan eginiko Arabar Errioxako ardo dastatzea. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
xabier martin
2015eko abenduaren 10a
07:58
Entzun

Arabako Errioxako ardoaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Txakolinaren %30 atzerrian saltzen dute lurralde horietako upategiek; 2015ean %7,4 igo dituzte nazioarteko salmentak, produkzioaren portzenataje ahalik eta handiena kanpoan saltzeko estrategiarekin bat. Dagoeneko 41 milioi litro ardo saldu dituzte aurten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako upategiek atzerrian.

Bilbon egiten ari diren Wine vision jardunaldian eman ditu ezagutzera datu hauek Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak. Estreinakoz atera da Londrestik jardunaldi hori, eta Euskal Herrira etorri da. "Errioxako hiru botilatik bat Arabako Errioxakoa da", azaldu du Tapiak. Nazioartean ardo hauek dituzten erosle nabarmenenak honakoak dira: Erresuma Batua, AEB, Suitza eta Alemania. Geroz eta hedapen handiagoa lortzen ari dira, gainera, beste merkatu batzuetan, Belgikan eta Txinan kasurako.

Saldutako litroaren batez besteko salneurria igotzea dakar euskal ardoaren nazioartekotzeak, sektoreak bilatzen duen helburuetako bat. Azken urtean %6,6 igo da salneurri hori, Tapiak esan duenez. "Euskadin egiten den ardoa, kalitatezko ardoa da, aitortza duena eta atzean lan handia duena". Kalitatezko produktuak garestiago ordaindu behar direla erantsi du sailburuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.