Ekonomia

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan txikizkarien salmentak %5,7 jaitsi dira azken hamabi hilabeteetan

Nafarroan %0,6 jaitsi dira txikizkarien salmentak; enplegatuen kopuruak, ordea, %1,7 egin du behera.

Berria.info
2013ko abuztuaren 30a
12:13
Entzun

Jakina da uztaila merkealdi garaia dela txikizkako denda askotan. Prezioak merkatu dira, bai, baina salmenta kopurua ez da nahikoa izan aurreko urteetan izandako diru sarrerak berdintzeko. Horren erakusle dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako %5,7ko jaitsiera eta, neurri txikiago batean, Nafarroako dendek euren sarrerak %0,6 jaitsi izana iazko uztaletik aurtengora, KPIaren efektua kontuan izan gabe. Hala ere, are kezkagarriagoak dira 2013. urtea hasi zenetik erregistratutako emaitzak, salmentek %8,3 egin baitute behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nafarroan ere okerrera egin dute emaitzek, eta %5,4 jaitsi dira urtarriletik uztailera.

Gorabehera ugari izan dute Hego Euskal Herriko denden emaitzek. Ekainetik uztailera, gora egin zuten salmentek. Azalpena argia da, ordea: salmentek nabarmen egin zuten behera ekainean, eta, oro har, udaberria ez zen urtaro ona izan salmenten aldetik. Horrela, ekainetik uztailera %5,3 igo dira Araba, bizkai eta Gipuzkoako salmentak; Nafarroan, berriz, %5,7.

Irabazi txikiagoek lanpostuei eustea zaildu dute, eta enplegatu kopuruak behera egin du Hego Euskal Herrian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan enplegatu kopuruak %1,3 egin du behera urte hasieratik; Nafarroan, berriz, %1,7.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.