Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko BPG %3,7 hazi da, eurogunekoa halako bi

Arabak izan du hazkunderik handiena, baina ez orain bi urte adinakoa; bestalde, eraikuntza izan da EAEn urtea ondoen amaitu duen sektorea

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Iazko urtea ona izan zen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ekonomiarentzat. Eustaten arabera, EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) %3,7 hazi zen iaz, Eurogunekoaren (%1,3) bikoitza baino gehiago, hain justu.

Lehenengo sektoreak gorakada garrantzitsua izan bazuen ere (%5,8), hazkunderik handiena eraikuntza sektoreak nabaritu zuen (%6,0). Industriak, berriz,azken hiruhilekoan txukun aritu arren, ez zuen %2,7tik gora igotzerik. Oro har, barne eskaerak eutsi zion hazkundeari, bien ala bien hazkunde tasa %3,7 izanik. Kapital eraketa gordina, %5,3 hazi zen; aldiz, azken kontsumoa, %3,1. Eustaten esanetan, etxebizitzak %3,3 igo izanari esker eutsi ei zion goranzko joerari. Kontsumo publikoaren hazkundea %2,4koa izan zen. Esportazio eta inportazioen hazkunde tasak nabarmen jaitsi ziren, 2004koekin alderatuz. %8,3tik %2,7ra esportazioen kasuan, eta %8,4tik %2,8ra inportazioenean. Ondorioz, joera bera izan zuen kanpoko saldoak ere.Herrialdeka, Arabaren BPG hazi zen gehien (%3,9). Gipuzkoak eta Bizkaiak %3,6ko igoerarekin amaitu zuten urtea. Azken hiruhilekoan, EAEko BPGk %4,2ko urte arteko hazkundea izan zuen; hirugarren hiruhilekoan baino %0,8 handiagoa. Eta langile okupatuen kopurua %2,5 hazi zen.Gipuzkoako Adegi patronala pozik agertu zen datuekin, baina, industri sektorearen garapenaz hausnartu beharra dagoela esan zuen.

2006a oparoa Europarentzat

Aurreikuspenen arabera, Europako Batasunak BPGren %2,2ko hazkundea erdietsiko du aurteneta Euroguneak %1,9koarekin. Hori bai petrolioaren prezioa aldagai garrantzitsua izango daaurreikuspen horiek betetzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.