Araba ixten ez uzteko eskatuko du LABek
GASTEIZ. Celsa Atlantic, Holtza, Beretta Benelli Iberica, Cobra eta Condesa enpresetako LABek deituta, manifestazioa izango da gaur 19:30ean, Gasteizen, Bilbo plazatik hasita. Araba ez itxi kanpainaren barruan antolatu du protesta sindikatuak, eta azkenaldian herrialdeko enpresetan izandako kaleratzeak eta murrizketak salatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu