Ekonomia

Arabako 2008ko aurrekontuak onartu dituzte PSEren aldeko bozekin

Diputazioko gobernua osatzen duten EAJ, EA, eta Aralarrek eta PSEk alde bozkatu dute. PPk, EAE-ANVk eta EBk aurka.

2007ko abenduaren 21a
15:29
Entzun
PSE-EEren aldeko botoei esker atera dira aurrera Arabako 2008ko aurrekontuak. Guztira, aldeko 30 botorekin eta 18 aurkakorekin onartu ahal izan dituzte. Arabako foru aldundiko hirukoak (EAJ, EA eta Aralar) eta PSEk alde bozkatu dute, eta oposizioak, PP, EAE-ANV eta EBk, aurka.

2.585 milioi euroko aurrekontua da, 2007koa baino %12 handiagoa. Gizarte gastuetarako 197 milioi eurotako inbertsioa egingo du Arabak, 2007an baino %29,7 gehiago. Azpiegituretan eta udal finantziazioan 187 milioi euro eta 237 milioi euro inbertituko dituzte, hurrenez hurren.

Zorrak ekarri ditu oposizioaren kritikak. Izan ere, 2008 amaitzerako 272,2 milioi eurotako zorra izatea espero da sozietate publikoena ere kontutan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.