Sozietateen Zerga
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak pozik Sozietateen Zergako tasaren gaineko akordioarekin
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek Sozietateen Zergako tasa harmonizatu bat ezartzean adostu dira, azkenean. %32,6koa izango da 2005eko zerga urtearengatik enpresen irabaziei ezarriko zaien tasa; auzitegiek indargabetutako %32,5eko tasa baino zertxobait handiagoa. Pozik agertu dira hiru hiriburuetako ahaldun nagusiak akordioarekin. Egindako ahalegina eta borondatea azpimarratu dituzte.
Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaoren ustez, akordioa "erantzukizun politiko eta instituzionalaren erakusle" da. Bestalde, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, "guztiek eman dute amore" akordioa lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu