Ekonomia

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek 1993-1994 bitarteko diru laguntzak itzuli beharko dituzte

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur eman du epaia abantaila fiskalez, eta ezingo da helegiterik jarri. Espainiako Gobernuari laguntzak jasotzeko exijitu dio, sistema hori “Europako merkatuarekin bateraezina” delako.

2007ko irailaren 20a
18:23
Entzun
Europako Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiak gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abantaila fiskalen inguruan emandako epaiaren arabera, hiru lurraldeotako enpresek 1993-1994 urteen bitartean jasotako diru laguntzak itzuli egin beharko dituzte.

2001ean EBk legez kanpokotzat jo zuen sistema, abantaila fiskal horiek “Europako merkatuarekin bateraezinak” direlako bere ustez. EBk Espainiako Gobernuari agindu zion euskal enpresen diru laguntzak jasotzeko. Hori egiten ez zuela-eta, EBk Justizia Auzitegira jo zuen 2006an, helegitea jarriz. Espainiako Gobernuak laguntzak ez baditu biltzen, auzitegiak exijitu bezala, EBk zigor gehiago jar ditzake haren kontra. Orain ezingo da helegiterik jarri.



Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera eskatuko diote EBri, irtenbidea lortu nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.