Arabako enpresaburuak baikorrago 2010era begira
GASTEIZ. Arabako Merkataritza Ganberak herrialdeko 973 enpresari aurtengo aurreikuspenei buruz galdetu die. Egoera «zertxobait» hobetzea espero dutela erantzun dute haiek. Fakturazioei, salmentei, enpleguari, prezioei eta inbertsioei buruzkoak ziren galderak. Enpleguan eta datozen hamabi hilabeteetan egingo dituzten inbertsioetan soilik izan dira emaitza negatiboak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu