Arabako udalek opor fiskalen dirua jasoko dute

2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako Foru Aldundiak 8,9 milioi euro banatuko ditu udalen artean. Enpresek diru hori bueltatu dute 1990eko hamarkadako legez kanpoko opor fiskalengatik, eta Batzar Nagusiek dirua udalen artean banatzea erabaki dute. Alderdi guztiek onartu dute proposamena. Hala ere, dirua Foru Aldundiak jarri beharko du, aurreko urteetan gastatu egin baitu berreskuratutako dirua. Gasteizko udalak 6,2 milioi euro jasoko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.