Araban 10 enpresatik batek kaleratzeak egingo ditu
GASTEIZ. Arabako industrien %40k langileak kaleratzeko asmoa daukatela ziurtatu du Arabako Merkataritza Ganberak. Erakunde horrek 88 enpresari galdetu die urtearen hasierako asmoei buruz, eta haietatik %30ek esan dute ekoizpena gutxitu beharko dutela, eta soilik %10ek handituko dutela. Dagoeneko udazken hasieran baino gutxiago produzitzen dutela esan dute hamarretik seik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu