Araban EAJk eta PPk akordioa egin dute Sozietateen gaineko Zerga berriaz eta, hala, gaur Batzar Nagusiek tasa %28an jartzea erabaki dute. Lehen %32an zegoen. PSE-EEk eta EBk kontra bozkatu dute, eta EAk abstenitu egin da.
Bizkaiko Batzar Nagusiek ere laster onartuko dute, han ere EAJren eta PPren akordioagatik.
Gipuzkoan EAJk eta PPk ez dute gehiengo osorik eta egoera konplikatzen ari zaie. Hala, oraingoz, erretiratu egin dute erreforma proiektua. EAk Sozietaten gaineko Zerga orokorra %32koa izatea defenditzen du, EBk eta Aralarrek %36koa, eta PSE-EErk %31koa. izatea. Hilaren 30eko osoko bilkuran bozkatu nahi zuten Elkarteen gaineko Zergari buruzko proiektu osoa.
Araban onartu dute Sozietateen gaineko Zerga %28an jartzea
EAJren eta PPren akordioari esker atera dute Batzar Nagusiek egitasmoa. Bizkaian laster onartuko dute. Gipuzkoan adostasunik ez dago eta erretiratu egin dute proiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu