Enpresak

Arabatik doazen enpresek laguntza publikoak itzuli beharko dituzte

Lantaldea %35 txikitu eta hiru urteko epean beste nonbait ekoizten hasten direnek azken zortzi urteotako laguntzak itzuliko dituzte.

Iker Aranburu.
2016ko urriaren 3a
16:49
Entzun

Deslokalizazioak eragoztea edo haien kaltea mugatzea helburu duen arau bat onartu du gaur Arabako Batzar Nagusietako Ogasun batzordeak. Enpresei emandako laguntzei buruzko foru arauan azaltzen denez, deslokalizazio prozesu batean dauden enpresek zigorrak ordaindu beharko dituzte.

Deslokalizazioa zer den zehaztu nahi du arauak. Haren arabera, enpresa bat-batean itxi eta beste leku batera joatea ez ezik, lekutze hori epeka egitea ere izango da. Horrela, lantaldea gutxienez %35 gutxitu duen enpresa bat deslokalizatzen ari dela aintzat hartuko da baldin eta hiru urteko epean jarduera beste leku batean hasten badu. Kasu horretan, aurreko zortzi urteotan jasotako diru laguntza publikoak itzuli beharko ditu, eta ezingo du dirurik jasoko hurrengo zortzietan.

EH Bilduk azaldu duenez, talde politiko guztiek egin dute arauaren alde, PPk izan ezik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.