Lan ezbeharra

Arakako base militarrean garabi gidari bat hil da zapalduta

Kamioi-garabi bateko gidaria hil da gaur Arakako (Araba) base militarrean. Suhiltzaileek eta sindikatuek jakinarazi dutenez, langilea eraikuntzarako materiala garraiatu, eta kamioi-garabian base militarretik ateratzen ari zela, biga bat jo du, eta 50 tona inguruko estalpe bat garabiaren kabina gainera erori zaio. 42 urteko gizonezkoa bertan hil da.

2005eko apirilaren 1a
17:16
Entzun
Istripua gertatu eta berehala joan dira hara Gasteizko suhiltzaileak, eta ordubete inguru behar izan dute erreskatea egiten. Izan ere, lehenik eta behin, 50 tona inguruko estalpe hori altxatu behar izan dute, eta gero, hildako gizona kabinatik atera.

ELA, LAB, ESK, eta STEE-EILAS sindikatuek lan istripua salatu dute. Araban, eraikuntzan aurten hiltzen den bigarren langilea dela salatu dute, eta sektoreko egoera "dramatikoa" dela adierazi.Gainera, Lan Segurtasunerako arauak ez direla betetzen salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.