EkoNOMIA

Aralarrek Jaurlaritzari eskatu dio Cegasako aldi baterako espedientearen onarpena berrikusteko

2009ko martxoaren 19a
16:02
Entzun
Oxel Erostarbe Aralarreko eusko legebiltzarkideak Jaurlaritzako Lan Sailak Cegasa Gasteizko eta Oñatiko (Gipuzkoa) pila enpresaren aferan izandako jarrera aldaketa kritikatu du, 203 langileri eragiten dion aldi baterako espedientea onartu egin duelako orain. Hala, lan erregulaziorako espedientea onartzeko izandako baldintzak berrikusteko eskatu dio. Jaurlaritzak duela zenbait aste 217 langile behin betiko kaleratzeko baimena ukatu zion Cegasari, eta honek orain beharginen kontratuak eteteko proposamena egin zion.

“Aurretik, hauteskunde kanpainaren garaian, Eusko Jaurlaritzak ez zuen onartu Cegasa enpresak aurkeztutako EREa. Ez dugu ulertzen zergatik aldatu duen jarrera Jaurlaritzak, zeintzuk izan diren bi hilabete hauetan izan diren aldaketak, orain lan erregulaziorako espedientea onartu duelako", esan du gaur Erostarbek. "Gainera, Cegasa enpresako langileak ordezkatzen dituen erakunde sindikal bakar batekin ere adostu barik”.

Aralarrek dio Jaurlaritzak ez duela lan erregulaziorako espedienterik onartu behar, aurretik langileekin adosturik ez badaude.

Alderdiak Eusko Legebiltzarrean hainbat ekimen aurkeztuko ditu Cegasako afera dela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.