Aralarrek zerga kenkari batzuk ezabatzeko eskatu du

2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Zerbitzu publikoei eutsi ahal izateko zerga sistema azken jaitsieren aurretik zegoen egoerara itzultzeko eskatu du Aralarreko Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Rebeka Ubera batzarkidearen iritziz, «orain inoiz baino ezinbestekoagoa da galtzerdiari buelta ematea eta EAJren gobernu neoliberalek egindako politika aldatzea». Zehazki, talde abertzaleak eskatu du etxebizitza erosteagatik herritarrei ematen zaien zerga kenkaria kentzea errenta handiak dituztenei, eta gizarte aurreikuspeneko sistemen aldeko kenkari guztiak ezabatzea. Kapital errentak lan errentekin parekatzea, elkarteen gaineko zerga igotzea eta ondarearen gaineko zerga berreskuratzea proposatu ditu Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.