ArcelorMittalek bi hilabetez itxiko du Sestaon duen fabrika

2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
ArcelorMittalek itxi egingo du Sestaon daukan lantegia azaroan eta abenduan. Enpresako ordezkari batek jakinarazi zuen atzo. Erabakia enpresak daukan eskaintza eskasarenondorioz hartu behar izan dutela adierazi dute enpresako iturriek, eta itxita egongo den hilabeteetan erabakiko dute itxierak denbora gehiago iraungo duen edo ez. Sestaoko lantegiak 400 langile ditu.

ArcelorMittalek, gaur egun, enplegua erregulatzeko dosier bat dauka indarrean, «merkatuaren egoerara egokituz joateko». Bien bitartean, Lakshmi Mittal enpresako presidenteak iragan den astean esan zuenaren arabera, Europan dauzkan enpresetan denboraldi baterako itxiera gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan. Madrilgo lantegia urrian, azaroan eta abenduan itxiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.