Euskal Herrian hainbat lantegi dituen Arcelor konpainiak bere irabaziak nabarmen handitu ditu urteko lehen hiruhilekoetan. 2.594 milioi euro irabazi ditu urtarriletik irailera, iaz epe horretan baino %73,6 gehiago. Emaitza hori, merkatuko egungo baldintza «zailetan» lortu duela nabarmendu zuen konpainiak eta horien artea lehengaien garestitzea eta eskariaren ahulezia aipatu zituen.
Arbed, Aceralia eta Usinorren bat-egitetik jaiotako Arcelorren negozio zifra %11,6 handitu da bederatzi hilabeteetan 24.259 milioi euroraino. Ekoizpenean, Produktu Lauetatik lortutako mozkinak %11,7 handiagoa izan ziren (3.025 milioi euro). Produktu Luzeetan, berriz, hazkundea askoz apalagoa izan da, %9,4koa, 1.036 milioi euroraino. Altzairu herdoilgaitzari dagokionez, 165 milioi euroko mozkin operatiboa erdietsi du konpainiak. Europan izandako jarduera txukunari eta Argentinan eta Brasilen egindako hedapena izan ziren, Arcelorren ustez, emaitza «sendo» horien eragile nagusiak. Altzairuaren sektoreko munduko enpresa garrantzitsuenetako bat den Arcelorrek uste du2005. urtea «errendimendu oso handikoa» izango dela.
Arcelorrek 2.594 milioi euro irabazi ditu, iaz baino %73,6 gehiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu