Argiaren prezioaren jaitsiera ez da igarriko fakturan

Enkantean argindarra %9,43 merkatu da, baina Espainiako Gobernuak sarbide tarifa garestitzea erabaki du

Miren Garate.
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Tarifa arautuko argindarraren prezioa %9,43 jaitsi da. Alabaina, jaitsiera hori ez da islatuko fakturetan. Izan ere, Espainiako Gobernuak sarbide tarifa %10,8 garestitzea erabaki du. Era horretan tarifa defizita gehienezko mugatik —3.000 milioi eurotik— pasatzea saihestu nahi duela azaldu du.

Tarifa arautuak bi osagai ditu. Argindarraren beraren kostuei dagokiena da bata. Fakturaren %45 inguru osatzen du, eta aldakorragoa da, energiak merkatuan duen prezioa islatzen baitu. Merkatu arautuko argindar merkaturatzaileek hiru hilean behin egiten dituzten Cesur enkanteetan erabakitzen da prezioa, eta nazioarteko prezioek nabarmen eragiten dute. Hain zuzen, atzo egin zen enkante hori, eta han adostu zen %9,43 jaistea.

Fakturak, ordea, bigarren zati bat du. Sistemak eragiten dituen kostuak —garraioa, banaketa, berriztagarriei ematen zaizkien laguntzak...— ordaintzeko tarifa, sarbide tarifa izenekoa.Espainiako Gobernuak erabakitzen du, hiru hilean behin egiten dituen berrikuspenetan. Fakturaren erdia pasatxo (%55) izaten da tarifa hori.

2010. urtearen amaieran,20.000 euroko tarifa defizita zuen Espainiak. Hala, Industria Sailak energiaren prezioaren jaitsiera baliatu nahi izan du Industria Ministerioak defizita murriztu ahal izateko. Urte hasieran ere %9,8 garestituko zuen argindarren Gobernuak. Azken 27 urteotako prezio igoerarik handiena izan zen, 1983az geroztik sekula ez baitzen hiruhileko bakarrean horrenbeste garestitu argindarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.