ekonomia

Argindar erreforma hilda jaio dela uste du Espainiako konpainia elektrikoen patronalak

Unesa Espainiako argindar konpainia handien patronalak "gardentasuna eta azkartasuna" eskatu dizkio Jose Manuel Soria Industria ministroari enkantearen azterketan. Patronalak ministroaren "akusazio larriak" ukatu ditu.

Jon Fernandez.
2013ko abenduaren 21a
17:50
Entzun

Espainiako Gobernuarekin haserre dago Unesa, Espainiako argindar konpainia handien patronala. Madrilek herenegungo enkantea, herritarren argindar faktura urtarrrilean %11,5 inguru igoko lukeena, baliogabetu izanak " konpainia elektrikoen "izen onarentzako eta ekonomiarentzako kalte larriak" eragiten ari dela saltau du Unesak. Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak Lehia Batzordeari eskatutako enkantearen azterketa "gardentasun handienarekin eta ahalik eta azkarren" egiteko eskatu dio Mariano Rajoyren gobernuari.

Unesa haserre dago, baita ere, Soriak argindar sektorea kontrolatzen duten konpainia handiei —Endesa, Gas Natural, Natural Fenosa, Iberdrola, E.On eta HCri— egindako akusazioengatik. Enkantean iruzurra egon dela baieztatu du ministroak, eta akusaio horiek "larriak" direla uste du Unesak. Areago, enkantea nola gertatu zen azaltzeko eskatu dio ministroari: enkantean parte hartu zutenen izenen zerrenda argitaratzeko eta enkantearen baldintzak zeintzuk ziren azaltzeko.

Izan ere, Unesaren esanetan, iruzurra egitea leporatu dioten enpresa horiek "eskaintza guztiaren %10 baino ez dute kontrolatzen". Gainontzekoa, bestelako finantza erakundeek eta nazioarteko energia trader-ek kontolatzen dutela azaldu du Unesak. Gainera, gogorarazi du Lehia Batzordeak enaktean bertan ez zuela legez kanpoko prozedurarik detektatu, akats tekniko batzuk baino ez. 

Eskandalu honek Soriaren argindar erreforma porrot eginda jaio dela esan du Unesak. Asteon onartu dute erreforma, eta sektorean inoizko korapilorik handiena gertatu da. Azken lau hamarkadetan lehen aldiz, Espainiako Gobernuak baliogabetu egin du konpainia elektrikoen enkantearen emaitza, neurriz kanpokoa zela argudiatuta, eta orain prezioa ezartzeko prozedura alternatibo bat aztertzen ari da Gobernua. Urtarrilerako indarrean egon beharko du, eta ez dute baztertu dekretu bidez onartzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.