Argindarra %15 garestitu behar dela dio patronalak
MADRIL. Unesa Espainiako argindar enpresen patronalak uste du argindarra %15 garestitzea dela tarifek eragindako defizita gehiago ez handitzeko modu bakarra —zuloa 20.000 milioi eurokoa da orain—. Hori horrela, Mariano Raxoi Espainiako hurrengo presidenteari eskatu dio gobernuari dagokion zatia %30 igotzeko. Madrilek fakturaren erdia erabakitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu