Argindarraren prezioa %5,9 inguru garestitu daiteke urrian Hego Euskal Herrian. Bai behintzat argindar saltzaileen azken enkanteko prezioen arabera: prezioaren oinarria %9 eta energiarena %11 igo dira. Aintzat hartu behar da herritar eta enpresa txiki gehienek kontratatuta daukaten argindarraren prezioaren erdia direla kontzeptu horiek.
Hala ere, argindarraren prezioa zehazteko, Espainiako Gobernuaren erabakia falta da, prezioaren beste erdia haren esku baitago. Bere zatia izoztea erabakitzen badu, igoera %2,9 ingurukoa izan daiteke. Espainiako Gobernuak bihar jakinaraziko du erabakia.
Espainiako Energia Batzordea enkantea ikertzen ari da, argindar saltzaileek enkanteko prezioak nahita garestitu dituzten edo ez argitzeko.
Argindarra %6 inguru garestitu daiteke, azken enkantearen arabera
Espainiako Gobernuak bihar jakinaraziko du argindarraren prezioaren bere zatia izozten duen edo ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu