Argindarra garestitzea gehiegizkotzat jo du EKAk
BILBO. Espainiako Gobernuak herenegun iragarri zuen urrian argindarra %4,8 garestituko dela. Eta, hori jakin orduko, prezio igoera kritikatzeari ekin diote kontsumitzaileen elkarteek. Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketaren arabera, «onartezina» izateaz gain, «gehiegizkoa» ere bada. Adierazi du justifikaziorik ez duela argia kontsumo prezioak baino gehiago garestitzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu