Jose Manuel Soria Industria Espainiako Gobernuko Energia eta Turismo ministroak iragarri du argindarren prezioa % 5 eta % 7 artean garestituko dela Hego Euskal Herrian, apirilaren 1etik aurrera. TUR tarifa duten erabiltzaileek jasango dute igoera.
Antena 3 telebista katean eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak Auzitegi Gorenaren erabaki bat betetzeko igo behar izan du argindarraren prezioa. Auzitegi Gorenak ebatzi zuen onartezina dela defizita legeak zehazten duena baino handiagoa dela jakin eta sarbideko tarifa gehiago ez igotzea, eta erabakian atzera egin eta urtarrilaz geroztik prezioan igoera handiagoa aplikatzeko agindu zion gobernuari.
Kostu guztiak estaltzeko, argindarraren tarifa % 40 garestitu beharko litzatekeela esan du Soriak, baina haren arabera, "herrialdea ez dago gisa horretako zamari aurre egiteko moduan".